AHOLKULARITZA ENERGETIKOA

Gaur, inoiz baino gehiago, aholkularitza-zerbitzua izatea ezinbestekoa da. Irtenbide energetikoak askotarikoak dira, eta aproposenak hautatzea lehentasunezkoa da.

Kostuak minimizatu, ingurumenean eragiten dugun inpaktua murriztu, Eko ziurtagiriak eta beste abar luze bat lortu nahi dutelako, enpresa, erakunde eta partikular askok aholkularitza energetikoa bilatzen dute obra berri bati ekin baino lehen.

Gure ingeniari eta teknikari elektrikoek arloko prestakuntzarik eta ezagutzarik onena dute proiektu bakoitzean irtenbiderik egokienak eskaintzeko.

Erabateko ikuspegia ematen dugu. Azterketak ikuspuntu teoriko hutsetik egin ordez, ingeniari eta teknikariak elkarlanean aritzen dira ikuspegi teknikoa eta exekuzio-ikuspegia ezin hobeto koordinatzeko. Era horretan, proiektua instalatzean arazorik ez dugula izango ziurtatzen dugu eta, horrenbestez, baita bezeroak aurrekontuan jaso gabeko kostuei aurre egin behar izatea ere.